carrito Compra

(0 Productos)

Gastos de envío GRATIS

Solo para España


PSIKOMETRIAK. TESTEN ERAKETA ETA ERABILERA.

PSIKOMETRIAK. TESTEN ERAKETA ETA ERABILERA.-9788483737388
  1. Autor:

    Elosua

  2. Isbn:

    9788483737388

  3. Páginas:

    370

  4. Año:

    2005

  5. Edición:

    1

  6. Idioma:

    Euskera

  7. Disponibilidad:

    De 4 a 5 Días

Precio s/iva:

20.00 €

19,00  €
Volver

DESKRIPZIOA:
Teoriak, ereduak edo hipotesiak sortze- eta egiaztatze-prozesuaren une batean zientzilariek aldagaiak neurtu behar dituzte gorputz teoriko ororen oinarrian neurketa dago beti. Ez dago neurketa gabeko zientziarik. Horrek huts egiten badu bertan behera geratzen dira analisi eta diseinu konplexuenak. Psikologiaren esparruan Psikometriari dagokio aldagaiak neurtzeak dakartzan arazoak aztertzea eta liburu honi dagokio arazo horiek sinpletasunez adieraztea.

Liburuaren muina testak dira. Testak esparru desberdinetan eta zeregin askotarako erabiltzen dira hala nola, balioespen psikologikoan, hezkuntza-balioespenean, lan-munduan eta programen balioespenean. Tresna interesgarriak eta balio handikoak izan daitezke testak, baina horiek zuzen sortzeko eta erabiltzeko gutxienezko prestakuntza behar da, eta hori da liburu honek eskaintzen duena. Testen berezko ezaugarriak, abantailak eta mugak ulertzeko autoreak azaltzen diren edukiak ezagutu behar dira. Horregatik gizarte zientzietako ikasleentzat eta testekin lan egiten duen edozein profesionalentzat liburu hau beharrezko tresna da.



Libreria Médica Berri 2025 ®