DESKRIBAPENA:
Liburu arrakastatsu honen hirugarren edizio garrantzitsua itzuli da euskarara edizio honek metabolismoaren eta erregulazioaren deskribapen moderno eta osoa dakar. Argitasun paregabez azaltzen ditu kontzeptu zailak Keith N. Frayn egileak, eta gaiari buruzko funtsezko gida bat damaio irakurleari. Liburu honetan azaltzen da nola egokitzen den giza gorputza hainbat egoeratara metabolismoaren erregulazioari esker, eta, horretarako, hainbat gai jorratzen dira, hala nola energia-balantzea, gorputz-pisuaren erregulazioa eta gorputzak nola aurre egiten dien muturreko egoerei.
Edizio berrian aldaketa hauek egin dira, besteak beste:
- Kapituluen eguneratze sakona.
- Koloretako bi diagrama argi eta erabilgarri.
- Galdera-erantzunen atal bat online, www.wiley.com/go/frayn helbidean, ikasten laguntzeko.
Frayn-ek idatzitako liburuak tresna ezin baliagarriagoa izaten jarraitzen du, osasunaren zientziarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan (adibidez, medikuntza, biokimika, nutrizioa, dietetika, kirol-zientzia eta erizaintza) lanean dabiltzan zientzialarientzat, profesionalentzat eta ikasleentzat.