DESKRIBALPENA:
Mundu osoko medikuntzako ikasleek erronka handi bati heldu diotelanbide hau aukeratzean. Bide luzea eta zaila da, norbanakoarengandikesfortzu handia eskatzen duena. Baina jakina da ikasle euskaldunonbideak oztopo gehiago dituela, gure hizkuntzan eskuragarri daudenikasmaterialen urritasunagatik.UPV/EHUko kirurgiako irakasleak oinarrizko kirurgia liburu batenbeharraz ohartu gara.
Alde batetik, ikasketa prozesua errazteko etaeskoletan sortutako zalantzak argitzeko, eta, bestetik, erabiltzen dugunhizkera medikoa zehazteko eta bateratzeko. Ondo zaindu dugu hizkerateknikoa hala ere, idazteko era ahalik eta errazena aukeratu dugu,ulergarritasunaren mesederako.Ezinezkoa izan zaigu lehenengo atal honetan kirurgia orokor osoalantzea. Bigarren atal batean emango zaio jarraipena hasi berri dugunbide honi.Lagungarria izan dadila liburu hau medikuntzako ikasleentzat: "Ezinaekinez egina".