carrito Compra

(0 Productos)

Gastos de envío GRATIS

Solo para España


GIZA HISTOLOGIARI BURUZKO ESKULIBURUA ODONTOLOGIAKO IKASLEENTZAT (Berrikusia eta emendatua)

GIZA HISTOLOGIARI BURUZKO ESKULIBURUA ODONTOLOGIAKO IKASLEENTZAT (Berrikusia eta emendatua)-9788413195162
  1. Autor:

    Saez Crespo

  2. Isbn:

    9788413195162

  3. Páginas:

    488

  4. Año:

    2023

  5. Edición:

    2

  6. Idioma:

    Euskera

  7. Disponibilidad:

    En Stock

Precio s/iva:

26.92 €

25,57  €
Volver

DESKRIBAPENA:
Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Osasun-zientzietako unibertsitate-gradu gehienetan oinarrizko diziplinetan prestakuntza ematea aurreikusita dago, Histologia, kasurako, eta arlo hau giza gorputzaren antolaketa eta funtzionamendua aztertzeaz arduratzen da.

Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Eskuliburuan ilustrazioak sartu ziren izan ere, edozein egitura histologikoren deskribapena askoz errazagoa da azaltzeko eta ulertzeko azalpen-irudiekin batera agertzen bada. Hala ere, eskuliburu honen lehen edizioa erabili duten egileen irakaskuntza-esperientziaren arabera, beharrezkoa zen edukien antolaketa eta aurkezpena hobetzea, atzemandako akatsak zuzentzea eta informazio garrantzitsua, ilustrazio berriak eta gai bakoitzaren kontzeptu nagusien laburpenak gehitzea. Hori dela eta, egileek edizio berri hau egin dute, irakasgaiaren edukiak modu labur, erraz eta antolatuan aurkezteko helburuarekin. Lehen edizioan bezala, giza gorputzaren oinarrizko ehunen (Histologia Orokorra) eta aho-barrunbearen ehunen eta egituren (Histologia Bukodentala) histologian oinarritzen da eskuliburu hau.

"Zalantzarik gabe, lan handia da, ahaleginetik eta, bereziki, egileek irakaskuntzaren etengabeko hobekuntzan duten interesetik sortua. Eskolak garatzeko funtsezko tresna bihurtzen da, ikasleei beti informazio-iturri fidagarria eta horietara egokitua izateko aukera ematen diena. Era berean, hau baliagarria da beste unibertsitate batzuetako ikasleentzat, edozein irakaslek bihur baitezake eskuliburu hau erreferentziazko testu nagusi".

Juan Francisco Madrid Cuevas

Murtziako Unibertsitateko Histologiako katedraduna eta Histologia eta Ehun-ingeniaritzako Espainiako Elkarteko presidentea.



Libreria Médica Berri 2025 ®