DESKRIBAPENA:
Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek _batzuk atzerrikoak dira_ erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak:
- «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan.
- «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere.
- «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar.
Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzaren amaieran dauden pazienteen arretan prebalentziarik handiena duten NANDA diagnostikoei, NIC esku-hartzeei eta NOC emaitzei buruzko informazioa ematen dutenak.
Sar zaitez www.studentconsult.es webgunean baliabide elektroniko horien berri izateko.